Transporte: 2.95 EUR
Brand: Pamiela Argitaletxea
EAN:
9788476816677MPN: 9788476816677
Categoría: Libros y revistas
Libro: Itzalak harturik (978-84-7681-667-7) de Larrea Muxika, Kepa (Pamiela Argitaletxea ) Comprar Libros de Literatura .Ensayo .. Itzala errealitate baten isla da, ez errealitate bera. Horrela ulerturik literatura errealitate baten itzala dugu. Saiakera hau euskaldunen itzal horietan barna murgildu da: zer islatzen dute euskaldunen itzal horiek? Hots, nola ikusi gaituzten kanpokoek? Nola ikusi dugu geure burua? Baina ikuskera horiek arazo bat daukate: askotan (gehiegitan) euskaldunei buruzko iritziak ideologia baten edo beste baten galbahetik iragaziak izan dira, errealitate, fikzio eta aurreiritzien arteko muga garbirik jarri gabe. Fikziozko euskaldunen hizkuntza, izaera, jatorria, baloreak, mitoak, amodioa izan dira, besteak beste, aztertutako atalak liburuxka honetan. Besterik bada ere, Peru Abarka, Ramuntxo, Carmen, Joanes artzaia, Kixoteko bizkaitarra edo Juan Martin euskaldun berria izango ditugu bidelagun itzalpeko ibilbide honetan. Egilearen hitzetan: Ez dakit euskaldunok dohainik ote dugun, baina akatsetan bat baino ez nuke onartuko: sinesberak gara oso. Eta sinesberak garenez, beste inork gutaz esan edo idatzi duena sinetsi eta geureganatu egiten dugu. Horregatik, espainolak, independentistak, kristauak, ateoak, errepublikanoak, monarkikoak, progresistak, tradizionalistak, komunistak izan nahi dugu; eta hori guztia, aldi berean. 1
Compara precios desde:
Pamiela Argitaletxea in Libros y revistas