Transporte: 2.95 EUR
Brand: Universidad De Deusto
EAN:
9788474859690MPN: 9788474859690
Categoría: Libros y revistas
Libro: Jainkoaren Eliza (978-84-7485-969-0) de Larrañaga Oyarzabal, Xabier (Universidad de Deusto ) Comprar Libros de Ciencias Humanas .Religión .Religión Cristiana .Teología .Teología dogmática .. Elizaren izatea konplexua eta bipolarra da, eta eklesiologiaren zeregina haren ikuspegi enpirikoa eta misteriozkoa uztartzea da. Elizan, beraz, erlazio dialektikoak nabarmenak eta ugariak dira: komunioa-misioa, Eliza-Erreinua, sinodaltasuna-hierarkia, santutasuna-garbitu beharra (bekatua), historia-betetzeko dagoena, karisma-instituzioa, karisma-ministerioak, Espiritu Santua-Jesu Kristo, ikusgarria-misterioa, lurrekoa-zerukoa, batasuna-aniztasuna, tokian, tokioa-unibertsala, laikoak-laikoak ez direnak, gizonezko-emakumezko, askapena-salbamena, etab. Tentsio horien artean egin beharreko bidea malkartsua eta bihurria da oso, eliz ekimenaren hartzaile eta emaile den gizakia ere "bihurria" delako. Eliza Jainkoarena da, bai, baina gizakiok osatzen dugu. Horra hor eklesiologiaren oinarrizko "zailtasuna" eta "handitasuna". Eklesiologiak oreka eskatzen duela hauteman daiteke lan honetan. Lehenxeago aipatutako bikoteak, beren baitan azaltzen duten tentsionan, hartu behar dira. Halaz ere, Elizari buruzko teologian joera ezberdinak izanda ere, desadostasun handiena ez da hor sumatzen. Kezkagarriagoa da Elizak azaltzen duen "irudi enpirikoa"ren eta eklesiologiak eskaintzen duen "irudi teologikoa"ren arteko erlazio kontrajarria. Hau gainditzea, baina, eliztar guztion lana da, ez eklesiologiarena bakarrik. 0
Compara precios desde:
Universidad De Deusto in Libros y revistas