Transporte: 2.95 EUR
Brand: Pamiela Argitaletxea
EAN:
9788476817445MPN: 9788476817445
Categoría: Libros y revistas
Libro: Hegaztiak (978-84-7681-744-5) de Rey Escalera, Fernando, álvarez Hernández, David Daniel, Díaz Garrido, María Julia, Rey Escalera, Fernando (Pamiela Argitaletxea ) Comprar Libros de Literatura .Libros para niños .Libros Ilustrados para niños .. Egun batean, hegaztiek adarrez eta hostoez harantzago begiratu, eta bestelako bizimodu bat imajinatu zuten. Horrela, aro berri bat hasi zen. Eta inguratzen zuten guztiaren zergatia eta mamia azaldu zieten beren umeei... Hegaztiak izan zen, 19 herrialdetatik iritsitako 256 lanen artean, Album Irudidunentzako Compostela Nazioarteko V. Saria irabazi zuen obra. Ipuinak, esaldi labur eta iradokitzaileen bidez, gizateriaren historiari buruzko gogoeta sakona proposatzen du: gizarteak, ezagupenak, garapen tekniko eta zientifikoa, ongizatea eta etorkizun hobea lortu nahian, aurrera egin nahi du garapenean, baina, ibilbidean, indarkeria sortzen du, indartsuek ahulak zapaltzen baitituzte. Ikuspuntu estetikotik, Hegaztiak irakurtzean irudien sinbolismoa da nabarmena: hegazti gizatiartuak ageri dira, xehetasun handiz eginak, zuri-beltzean. Epaimahaiak tartean Felicidad Orquín editore eta ikertzailea eta Xan López Domínguez irudigilea zeuden, besteak beste, kalitate handiko eta adierazgarritasunaren indarra" eta irudiak lortzeko teknika artistikoaren birtuositatea nabarmendu ditu, baita lirismo poetikoa, paradoxa eta itxaropen mezua ere, trebeki eramana muturrera, istorio honetan hegaztiak maisuki lotzen baitira pertsonak hegan egiteko duen berezko ezintasunarekin. 0
Compara precios desde:
Pamiela Argitaletxea in Libros y revistas