-5%1
- Elkarlanean, S.l. -
25.17 EUR 26.49 EUR
Elkarlanean, S.l. Arma, Tiro, Bammm!
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490270905MPN: 9788490270905
Categoría: Libros y revistas
Libro: Arma, tiro, bammm! (978-84-9027-090-5) de Irigoien, Joan Mari (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Literatura ; 319 "Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm-bamm-bamm. musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!". Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%2
- Elkarlanean, S.l. -
24.23 EUR 25.51 EUR
Elkarlanean, S.l. Arotzaren Eskuak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788497833493MPN: 9788497833493
Categoría: Libros y revistas
Libro: Arotzaren eskuak (978-84-9783-349-3) de Ladrón Arana, Alberto (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%3
- Elkarlanean, S.l. -
23.99 EUR 25.25 EUR
Elkarlanean, S.l. Inon Ez, Inoiz Ez
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490272305MPN: 9788490272305
Categoría: Libros y revistas
Libro: Inon ez, inoiz ez (978-84-9027-230-5) de Zaldua, Iban ... [et al.] (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Literatura 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%4
- Elkarlanean, S.l. -
23.6 EUR 24.84 EUR
Elkarlanean, S.l. Egia Esan
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490270899MPN: 9788490270899
Categoría: Libros y revistas
Libro: Egia esan (978-84-9027-089-9) de Magdalena Arriaga, Peru ... [et al.] (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Egia esan, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak kantak, poemak, jendearen lekukotasunak, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%5
- Elkarlanean, S.l. -
23.42 EUR 24.65 EUR
Elkarlanean, S.l. Zoririk Ez
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788497830607MPN: 9788497830607
Categoría: Libros y revistas
Libro: Zoririk ez de Kertész, Imre, Urrutikoetxea, Urtzi, Urrutikoetxea, Urtzi Elkarlanean, S.L. 978-84-9783-060-7 268p. 23,42 EUR Comprar
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%6
- Elkarlanean, S.l. -
23.42 EUR 24.65 EUR
Elkarlanean, S.l. Ez Tiro Egin Anbulantziei
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490273395MPN: 9788490273395
Categoría: Libros y revistas
Libro: Ez tiro egin anbulantziei (978-84-9027-339-5) de Ayllon Corral, Mikel (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Literatura 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%7
- Elkarlanean, S.l. -
23.33 EUR 24.56 EUR
Elkarlanean, S.l. Fucking Artists
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788497839419MPN: 9788497839419
Categoría: Libros y revistas
Libro: Fucking artists (978-84-9783-941-9) de Montoia Revuelta, Xabier (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Hamar ipuin batzen dituen liburu hau ez da berez bilduma tematiko bat, Xabier Montoiak hainbat gai, garai eta lekutan girotu dituen istorioak baizik: Jaurlaritzan sartu berri den emakume batek bizkartzainarekin izandako gorabeherak, futbol profesionalean arrakasta izatearekin amets egiten duten gazte batzuen historia, biak langabezian geratzen diren bikote gazte batek etxea ez galtzeko asmatu behar dituen komeriak, etxeko abusu sexual zahar batek oroimenean utzitako zauriak, Tennessee-n barrena musikari ezezagun baten bila egindako txangoa, egungo Uzbekistango kontzentrazio-esparru bateko izugarrikeriak... Kontagai eta kontamoduen aniztasunaren azpian, egileak ohi duen begirada zorrotza eta idazkera doia nabarmentzen dira, gozotik baino gehiago garratzetik daukaten ipuinotan; betiko galtzaileen samina, irabazle ustekoen porrota, ilusioen zaputza, harremanen endekatzea, gorputzaren morrontzak, denboraren miseriak. elementu horiek osatzen dute, une eta gune jakin baten erretratua ez ezik, baita gizonemakume zenbaiten erradiografia ere. 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%8
- Elkarlanean, S.l. -
22.8 EUR 24 EUR
Elkarlanean, S.l. Zer Barkaturik Ez
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788497839853MPN: 9788497839853
Categoría: Libros y revistas
Libro: Zer barkaturik ez de Ladrón Arana, Alberto Elkarlanean, S.L. 978-84-9783-985-3 320p. 22,80 EUR Comprar Libros de Literatura .Novela y
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%9
- Elkarlanean, S.l. -
22.75 EUR 23.95 EUR
Elkarlanean, S.l. Damutzen Ez Direnak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490270295MPN: 9788490270295
Categoría: Libros y revistas
Libro: Damutzen ez direnak (978-84-9027-029-5) de Araque Barriuso, Itxaso (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Literatura 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%10
- Elkarlanean, S.l. -
22.75 EUR 23.95 EUR
Elkarlanean, S.l. Derbia
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490279540MPN: 9788490279540
Categoría: Libros y revistas
Libro: Derbia (978-84-9027-954-0) de Irigoien, Joan Mari (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago. Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin! 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%11
- Elkarlanean, S.l. -
22.47 EUR 23.65 EUR
Elkarlanean, S.l. (euskal) Literaturaren Alde
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490276723MPN: 9788490276723
Categoría: Libros y revistas
Libro: (Euskal) Literaturaren Alde (978-84-9027-672-3) de Zaldua, Iban ... [et al.] (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari editorialarena dela eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere. 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%12
- Elkarlanean, S.l. -
22.42 EUR 23.6 EUR
Elkarlanean, S.l. Mendi-joak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490277775MPN: 9788490277775
Categoría: Libros y revistas
Libro: Mendi-joak (978-84-9027-777-5) de Epaltza Ruiz de Alda, Aingeru (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Mendiak baizik ez ditu bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: hora zer diren mendi-joak. Inguruko gailurrak etxeko gelak bezain ezagunak eta korritua dituzte; Pirinioetara joan ohi dira ia aste birik behin; eta oporrak iristen diren aldiro plan handiago eta urrunagokoak egiten dituzte: Kilimanjarora igotzea, trekkinga Saharan, zeharkaldia Kaukason? Mendi giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan Aingeru Epaltzak, baina atrezzoa besterik ez dira makilak eta kranpoiak, pioletak eta polainak, motxilak eta botak. Dekoratu horren atzean, giza harreman ñabar eta askotarikoak ageri dira: bikote-bizitza higatuak, familia maiz ozpinduak, beldur gauzatuak, poz geroratuak, ilusio zapuztuak, baita asetasun labur eta zorion-une ustekabekoak ere, egileak ohi duen begirada zorrotz-maltzurraz eta esku trebe-jostalariaz. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%13
- Elkarlanean, S.l. -
21.99 EUR 23.15 EUR
Elkarlanean, S.l. Amek Ez Dute (zubikarai Saria 2016)
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490278086MPN: 9788490278086
Categoría: Libros y revistas
Libro: Amek ez dute (zubikarai saria 2016) (978-84-9027-808-6) de Agirre, Katixa (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea. Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%14
- Elkarlanean, S.l. -
21.94 EUR 23.09 EUR
Elkarlanean, S.l. Guerrak Ez Du Emakume Aurpegirik
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490277003MPN: 9788490277003
Categoría: Libros y revistas
Libro: Guerrak ez du emakume aurpegirik (978-84-9027-700-3) de Aleksiévitx, Svetlana, Sancho Jauregi, Iker (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak... Egunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea... baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia... Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz. 1984an argitaratu zen liburu hau lehenengoz, Gorbatxoven garaiko Perestroikaren irekidurari esker, baina hainbat zati zentsurak eta autozentsurak estali edo moldatu zituzten. 2002an berridatzi zuen Aleksievitxek bere lana, lehenago ezabatutako pasarteak sartuz, eta are nabarmenago geratu ziren horrela bai gerraren krudelkeria, bai hura nozitu zuten emakume guztien handitasuna. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%15
- Elkarlanean, S.l. -
21.85 EUR 23 EUR
Elkarlanean, S.l. Ni, Vera
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788415337829MPN: 9788415337829
Categoría: Libros y revistas
Libro: Ni, Vera (978-84-15-33782-9) de Martín Zapirain, Itxaso (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ahalegin handi bat eginda psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du. Norbere nortasunaren erraietan barneratzen ausartu da Itxaso Martin Zapirain bere lehen eleberri honetan, pertsonaiaren tolesetan arakatuz eta denok ditugun alderdi ilunetan murgilduz; horrela onartu ahalko du azkenean bere burua, eta argitu familiako sekretu ezkutua. 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%16
- Elkarlanean, S.l. -
21.85 EUR 23 EUR
Elkarlanean, S.l. Begoñaren Itzalpean
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490276648MPN: 9788490276648
Categoría: Libros y revistas
Libro: Begoñaren itzalpean (978-84-9027-664-8) de Basterretxea Polo, Jose Inazio ... [et al.] (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. 36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz. 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%17
- Elkarlanean, S.l. -
21.62 EUR 22.76 EUR
Elkarlanean, S.l. Sekula Kontatu Behar Ez Nizkizun Gauzak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490278420MPN: 9788490278420
Categoría: Libros y revistas
Libro: Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (978-84-9027-842-0) de Zaldua, Iban ... [et al.] (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak. Fikzioaren festa bat, azken batean. neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%18
- Elkarlanean, S.l. -
20.42 EUR 21.49 EUR
Elkarlanean, S.l. Genero Nahasmendua
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490277317MPN: 9788490277317
Categoría: Libros y revistas
Libro: Genero nahasmendua (978-84-9027-731-7) de Butler, Judith P., Morales Carro, Ana Isabel (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Ciencias Humanas .Sociología .. Emea izatea egitate ?natural? bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ?Naturaltasuna? bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen ?zer da gizon bat, zer emakume bat? geure buruari galdetzera? Horra Judith Butler filosofoak gogoeta gai dituen hainbat auzi. Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%19
- Elkarlanean, S.l. -
20.18 EUR 21.24 EUR
Elkarlanean, S.l. Trilogia Hiperlaburra
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490275894MPN: 9788490275894
Categoría: Libros y revistas
Libro: Trilogia hiperlaburra (978-84-9027-589-4) de Linazasoro, Karlos (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena. Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak. Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%20
- Elkarlanean, S.l. -
19.95 EUR 21 EUR
Elkarlanean, S.l. Ekaitzaren Zipriztinak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490277010MPN: 9788490277010
Categoría: Libros y revistas
Libro: Ekaitzaren zipriztinak (978-84-9027-701-0) de Garate Zendoia, Miren (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak. Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%21
- Elkarlanean, S.l. -
19.95 EUR 21 EUR
Elkarlanean, S.l. Ez Duzu Abusatuko
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490277898MPN: 9788490277898
Categoría: Libros y revistas
Libro: Ez duzu abusatuko (978-84-9027-789-8) de Barandiaran, Alberto, Astiz Martínez, íñigo, Rubio, Miren (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Ciencias Humanas .Filosofía .. Ez da berria. Lehen ere entzuten ziren antzeko historiak: holako eskoletan? halako apaizak? Ahopean beti, zerbait lotsagarria balitz bezala, egiten zuenarentzat ez ezik, sufritzen zuenarentzat eta inguruko guztientzat. Horregatik hobe islpean, hautsak gehiegi harrotu gabe. Baina iritsi da garaia gauzak esateko eta gertaerei bere izenez deitzeko. Eliza barruko pederastia kasuez ari gara, apaiz eta fraideek gaztexoei egindako sexu-abusuez. Mundu angosaxoian lehertu ziren halako eskandaluak lehenik, baina olatua mundu osoan barrena hedatu da, baita gure artean ere. Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eskarmendu handiko kazetariak hirurak, ezkutuan zegoena argira atera dute, Euskal Herriko elizan izandako pederastia kasuei buruzko erreportaje zabal honetan. Beraiek ezagutarazitako gertaerak dira batzuetan, azkenaldian zabaldutakoak besteetan. Berriki gertatuak nahiz azken bost hamarkadetakoak, urte askotako min isila pasatu ohi baitute abusuen biktimek jasandakoa kontatzera ausartzeko. Kontatu beharreko historiak ziren hauek, isiltasunak, biktimen sufrimendua areagotzeaz gainera, usteldu egiten duelako elizak gizartean nahi lukeen konfiantza; kontatu beharrekoak, baina ez bakarrak, adituak oro bat baitatoz orain arte ezagutarazi diren kasuak ez direla gertatu diren guztien zati txiki bat baizik. Icebergaren punta. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%22
- Elkarlanean, S.l. -
19.71 EUR 20.75 EUR
Elkarlanean, S.l. Piztiarioak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490270332MPN: 9788490270332
Categoría: Libros y revistas
Libro: Piztiarioak (978-84-9027-033-2) de Txiliku (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica. Colección: Literatura. Piztiarioak, J.M Olaizola Lazkano (TXILIKU): Pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintzen ziela umeei, seme-alabengatik dena emateko prest dagoen guraso onaren eredu; edota bazirela sugearen begiradarekin liluratuta betiko galtzen ziren txorikumeak, non ikas baitzitekeen ez dela inoiz bekatuaren eta bekatarien deiak liluratuta bide zuzena galdu behar. Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan. Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak. Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak. Esan nahi da arraroak direla, baina benetakoak. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%23
- Elkarlanean, S.l. -
19.71 EUR 20.75 EUR
Elkarlanean, S.l. Ez Naiz Ni
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490270356MPN: 9788490270356
Categoría: Libros y revistas
Libro: Ez naiz ni (978-84-9027-035-6) de Jaio Eiguren, Karmele (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Literatura Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%24
- Elkarlanean, S.l. -
19.57 EUR 20.6 EUR
Elkarlanean, S.l. Maite-maite Ile-apaindegia
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788415337508MPN: 9788415337508
Categoría: Libros y revistas
Libro: Maite-Maite ile-apaindegia (978-84-15-33750-8) de Murail, Marie-Aude, Jaka Irizar, Aiora (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Libros juveniles .Libros juveniles de otros géneros .. Louisek astebetez praktikak egin behar ditu, bere adineko ikasle guztiek bezala. Ezta ideiarik ere non. Ez zaio eskola gustatzen eta ez du bere burua ezertan trebea ikusten. Nire ile-apaintzaileak praktiketarako ikasleak hartzen ditu, bururatu zaio amonari. Hori porrot egin dutenentzat da, analfabetoentzat, dio Louisen aitak. Zirujaua da. Louis, azkenean, Maite-Maite ile-apaindegian hasiko da praktikak egiten. Berehala konturatu da astebete baino gehiago geratu nahi duela, aita kontra izan arren. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%25
- Elkarlanean, S.l. -
19.42 EUR 20.44 EUR
Elkarlanean, S.l. Erraiak
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490272282MPN: 9788490272282
Categoría: Libros y revistas
Libro: Erraiak (978-84-9027-228-2) de Sarriugarte, Danele (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz. Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin. Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio. Kontzientziak astintzeko lehergailu gisa irakur daiteke eleberri hau. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%26
- Elkarlanean, S.l. -
19.29 EUR 20.31 EUR
Elkarlanean, S.l. Lepoan Hartu
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490276068MPN: 9788490276068
Categoría: Libros y revistas
Libro: Lepoan Hartu (978-84-9027-606-8) de Andueza Altuna, John (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Libros juveniles .Libros juveniles de otros géneros .. Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako. Lepoan hartu. ta segi trakatra! 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%27
- Elkarlanean, S.l. -
19.19 EUR 20.2 EUR
Elkarlanean, S.l. Bizien Gaubeilan
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788415337225MPN: 9788415337225
Categoría: Libros y revistas
Libro: Bizien gaubeilan (978-84-15-33722-5) de Txiliku (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko poxpolin, poxpolin kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%28
- Elkarlanean, S.l. -
18.95 EUR 19.95 EUR
Elkarlanean, S.l. Lasai,ez Da Ezer Gertatzen
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490272268MPN: 9788490272268
Categoría: Libros y revistas
Libro: Lasai,ez da ezer gertatzen (978-84-9027-226-8) de Malagón Zaldua, Ana (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Literatura 1
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%29
- Elkarlanean, S.l. -
18.52 EUR 19.49 EUR
Elkarlanean, S.l. De Rerum Natura 4
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788415337454MPN: 9788415337454
Categoría: Libros y revistas
Libro: De Rerum Natura 4 (978-84-15-33745-4) de Uharte Larraburu, Patxi, Huarte Larraburu, Patxi (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Otros .. Bonaparte Errusiako kanpainan bezala, ezinean dabil Napoleon Lopez gurea, euskal gizarte eskertxarrekoak haren normalizazio saioak ulertu nahi ez dituela-eta; The Organization, berriz, zenbat eta gutxiago agertu, orduan eta arrakastatsuago. Ohi duen moduan, edozein gertaerari buelta eman eta alderdi umoretsutik begiratzeko ahalmen miragarria erakusten du Zaldi Eroak, bizitzak ezin konponduzko minak ere badituen arren: adibidez, azken aldi honetan utzi gaitu Xaxak, eta hari eskainia da liburuaren azken zatia. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%30
- Elkarlanean, S.l. -
18.29 EUR 19.25 EUR
Elkarlanean, S.l. Arantzak Barrurantz
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490272909MPN: 9788490272909
Categoría: Libros y revistas
Libro: Arantzak barrurantz (978-84-9027-290-9) de Mendiguren Elizegi, Xabier (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua. Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%31
- Elkarlanean, S.l. -
18.29 EUR 19.25 EUR
Elkarlanean, S.l. Gaueko Zaintzailea
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490275337MPN: 9788490275337
Categoría: Libros y revistas
Libro: Gaueko zaintzailea (978-84-9027-533-7) de Segurola Amutxastegi, José Mari (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun eta pauso berberak errepikatzen ditu zehaztasun maniatiko, ia milimetrikoz. Segurtasun-sistema berriak ezarriko dituztela-eta, kalean geratuko da zaintzailea. Gaur du azken gaua, eta ohiko legean hasi du ibilbidea, lantegiaren txoko guztiak, bazter bakoitza ikuskatuz. Horrekin batera, baina, bere bizitzaren errepasoa egingo du, eta grisaren ñabarduren antzera deskubrituko dugu urteen monotonian ezkutaturiko misterioaren distira. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas -5%32
- Elkarlanean, S.l. -
18.29 EUR 19.25 EUR
Elkarlanean, S.l. Ez Zen Diruagatik
Agapea.com
Brand: Elkarlanean, S.l.
EAN:
9788490272329MPN: 9788490272329
Categoría: Libros y revistas
Libro: Ez zen diruagatik (978-84-9027-232-9) de Jaka García, Ana (Elkarlanean, S.L. ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak. horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai. 0
Compara precios desde:
Elkarlanean, S.l. in Libros y revistas